Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Beatriz Artolazabal izango da Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak Sailaren buru berria

2020(e)ko irailaren 07a

Beatriz Artolazabal

Gaur astelehena Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu da 18/2020 Dekretua, irailaren 6koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena. Dekretu horren bitartez XII. Legegintzaldiko Gobernuaren egitura osatzen duten sailak eta beren egiteko eta jardun-arloak finkatzen dira.

Asteartean, irailaren 8an, EHAAn argitaratuko dira sailburu berrien izenak eta jarduna utziko duten sailburuenak. Egun horretan bertan Ajuria Enea Jauregian kargua zin egin eta ardurak jasoko dituzte.

Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak Sail berriaren buru Beatriz Artolazabal izango da, Lan eta Gizarte Politiken sailburu ohia. (Berdintasun saila berria da eta aurreko Justizia sailburua María Jesús San José zen).

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*