Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Ba al dakizu zigorra areagotu edo arindu dezaketen inguruabarrak daudela?

2016(e)ko otsailaren 18a

Zigorra areagotu edo arindu dezaketen inguruabarrak daude

Astungarriak edo aringarriak, delitu bat egiterakoan dauden inguruabarretan gerta daitezke, eta horien ondorioz, Legeak ezarritakoaren arabera, zigorra areagotu edo arindu egin daiteke.

Delitua larritzen duten inguruabarrak daudenean, gertaeren astungarritzat jotzen dira eta delitugileari ezarritako zigorra handitu egingo da. 

Beste aldean aringarriak daude, hau da, erantzukizun kriminala murrizten duten Legeak aurreikusitako inguruabarrak; hortaz, delitugileari ezarritako zigorra arintzen dute.

Hona hemen astungarrien eta aringarrien arteko ezberdintasuna azaltzen duten zenbait adibide:

  • Aringarria. Gazte bat etxera sartu da eta pisu-kidea bere armairuan kuxkuxean harrapatu du. Haserre bizian jarri, ukabilkada bat eman, eta ondorioz bikotekidea hil egin da. Kasu horretan, haserre bizian egotea aringarria da, eta ondorioz, hilketaren astuntasuna murrizten duen inguruabarra da.
  • Astungarria. Gazte bera, etxean sartu da eta pisu-kidea bere armairuan kuxkuxean harrapatu du. Mendekua prestatzen asteak eman ostean, pisu-kidearen gelan sartu da eta tiro batez hil du. Kasu horretan, hilketaren hainbat astungarri daude: batetik, premeditazioa egon da (hilketa prestatu duelako), eta bestetik, egin diolako eraso eta pisu-kideak ez zuelako armarik).

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*