Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Ba al dakizu zer den Sexu-delitugileen Erregistro Zentrala?

2016(e)ko martxoaren 31a

Ba al dakizu zer den Sexu-delitugileen Erregistro Zentrala?

Martxoaren 1ean Sexu-Delitugileen Erregistro Zentrala abian jarri zen, adingabeak sexu-esplotaziotik eta gehiegikerietatik babesteko asmoz. Erregistro horretan, sexu-askatasunaren aurkako delituengatik, sexu-esplotaziorako gizakien salerosketagatik, pornografiagatik,e.a. epai irmoz zigortutakoen nortasunari eta perfil genetikoari (DNA) buruzko informazioa gordetzen da.

Erregistroa epaileentzat, baimendutako bulego judizialeko langileentzat, Fiskalarentzat eta polizia judizialarentzat eskuragarri dago, eta mota horretako delituengatik epai irmoz zigortutakoek, adingabeekin harremana duten lanbide edo jardueretan aritzea eragozteko balioko du. 

Beraz, adingabeekin lan egin nahi baduzu, adibidez ikastetxe batean, edo udaleku zein igerilekuetan monitore gisa, Sexu-izaerako Delituen ziurtagiria aurkeztu beharko duzu. Sexu-izaerako delitugilea ez zarela egiaztatzen duen dokumentua da, eta doan eskuratu daiteke.  

Sexu-izaerako Delituen ziurtagiria Justizia Ministerioaren egoitza digitalean telematikoki eska dezakezu; bestela, postaz edo aurrez aurre eska daiteke, Justizia Ministerioaren Lurraldeko Ordezkaritzetan.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*