Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Ba al dakizu? Sextortsioa biktimei harremanetarako webguneen bitartez biktimak estortsionatzeari deritzo

2021(e)ko irailaren 09a

Zer da sextortsio delitua?

2019. urtearen erdialdean, Ertzaintza delitu-tipologia berri bat hautematen hasi zen Euskadin: sextorsioa. Sexu-harremanetarako webguneen erabiltzaileen artetik, hautatutako biktimei egindako estortsioa da, mehatxupean, diru-kopuru jakin batzuk ordaintzeko eskatzeko.

2020an, 61 salaketa jarri ziren Euskadin sextorsioagatik. Eta aurten, urtarriletik abuztu erdialdera, 80 salaketa inguru zenbatu dituzte. Biktimei 100 eurotik 20.000 eurora bitarteko kopuruak eskatzen dizkiete.

Jarduteko modua

Oro har, delitugileak Euskaditik kanpoko erakunde kriminalak dira. Jarduteko modua, hurrengoa da: harremanetarako webguneetan iragarki faltsuak argitaratzen dituzte, eta eskainitako zerbitzuetan interesa erakutsiz deiren bat egin duten guztien telefono-zenbakiak biltzen dituzte.

Handik egun batzuetara, estortsio egileek deiak egiten dituzte edo mezuak bidaltzen dituzte bildutako telefono-zenbakietara, iragarkiko etxearen arduradunak direla esanez, eta biktimei errieta egiten diete gezurrezko hitzordura agertu ez direlako. Horren truke, galdutako denbora ordaintzeko eskatzen diete.

Ordainketak hainbat modutan eskatzen dira, hala nola kontuetarako transferentziak, kutxazainetako ordainketak edo "Bizum" bezalako ordainketa-plataformen bidez. Biktimek ordainketa egitea lortzeko, estortsio egileek mehatxu gisa adierazten diete biktimen ingurukoei zabalduko dietela prostituzio-zerbitzuen erabiltzaileak direla; beste kasu batzuetan, mehatxu zuzena egiten dute, eta eskatutakoa ordaintzen ez badute eraso egingo dietela adierazten diete biktimei.

Aholkuak

Mehatxuek beldurgarriak diruditen arren, erakunde kriminal horiek ez dute biktimen ingurua ezagutzen; beraz, emaitzarik lortu gabe mehatxu egiteaz nekatzen direnean, hurrengo biktimarengana pasatzen dira.

Ba al dakizu zer den sextortsioa?

Hori guztia dela eta, Ertzaintzak era horretako delituen biktimei jakinarazten die inoiz ez dutela ezer ordaindu behar, eta edozein ertzain-etxetan dagokion salaketa jarri behar dutela gertaeraren berri agintariei emateko, hauek delitugileak jazar ditzaten.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*