Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Ba al dakizu? Online egindako ziurtagiri-eskaeren egoera JustiziaEus-etik kontsultatu dezakezu

2020(e)ko otsailaren 27a

Ba al dakizu? Online egindako ziurtagiri-eskaeren egoera JustiziaEus-etik kontsultatu dezakezu

Euskadiko Erregistro Zibil eta Bake Epaitegietan inskribatutako jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagiriak JustiziaEus-etik doan eskatu ditzakezu. Eskaera telematikoki egin behar duzu eta ziurtagiriak posta arrunt bidez iritsiko zaizkizu. Horrez gain, eskaera horien egoera ere kontsultatu dezakezu JustiziaEus-etik, hala nola, balidatua edo izapidetzeko dagoen, edo ukatua izan den ala ez.

JustiziaEus-eko Herritarren gunetik zure jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagiri eskaeraren egoera zein den jakiteko, ezinbestekoa da ziurtagiri elektroniko bidez zure nortasuna egiaztatzea.

Eskaeren egoera

JustiziaEus-eko Herritarren gunetik zure izapideen egoera ikusteko atalean hiru emaitza ezberdin jaso ditzakezu:

Balidatua” dagoela ageri bada, zure eskaera onartu egin da eta gutxi gorabehera hamar eguneko epean eskaera-inprimakian adierazitako helbidean ziurtagiria jasoko duzu.

Balidatu gabe” badago, izapidetze prozesua eten egin da. Eskaera ukatu izanaren arrazoia posta elektronikoz iritsiko zaizu.

Egiteko zain” dagoela ageri bada, zure eskaera dagokizun Bake Epaitegi edo Erregistro Zibilera zuzen iritsi da, baina oraindik balidatu gabe dago. Kasu horretan, kontutan izan behar duzu zenbait Bake Epaitegitan posta elektronikoa astean behin edo birritan irekitzen dutela. Hortaz, asteko egunaren arabera, zenbait egun pasa daitezke eskaera balidatu arte.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*