Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Ba al dakizu noiz deitu 900 840 111 telefono zenbakira?

2016(e)ko ekainaren 30a

Ba al dakizu noiz deitu 900 840 111 telefono zenbakira?

900 840 111 telefono zenbakia urteko egun guztietan 24 orduz erabilgarri dago aurkako eta arreta ematen die indarkeria, zentzu zabalean, jasan duten emakumeei: bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeriaz gain, familiako beste gizonen baten indarkeria ere barne hartzen duelako; alegia, abusua, sexu-erasoa eta -jazarpena, salerosketa, behartutako prostituzioa, etab.

Telefonoaren fakturan ez da deia agertzen, zerbitzua urtean 365 egunez erabilgarri dago, eta ez da hitzordurik eskatu behar. Zerbitzua 51 hizkuntza ezberdinetan dago erabilgarri, eta entzumen eta ikusmen arazoak dituztenentzat ere egokituta dago. Anonimoa eta sekretupeko zerbitzua da eta edozein emakumek erabil dezake, administratiboki erregularizatua eta erregularizatu gabe badago ere.

Edonork dei dezake, baina batez ere egoera hauetan deitzea komeni da:

  • Emakumea triste, blokeatuta edo lotsatuta badago, beldurra badu eta ziurtasun-gabezia badu.
  • Hurrengo esparruetan dauden zerbitzu edo baliabideei buruzko informazioa beharrezkoa bada: gizarte-arloa, osasun-arloa, arlo judiziala, poliziala, e.a.
  • Norbaiti gertatzen ari zaiena/zaizuna esateko beharra baduzu.
  • Zalantzak ditu/dauzkazu edo erabakiak hartu nahi dituzu.
  • Egoera dela eta, aurrez-aurreko baliabideetara  jotzeko beharra baldin badago.
  • Indarkeriatik ateratzeko hasitako prozeduran profesionalen laguntza behar bada eta zalantzak baditu edo ahul badago/zaude. 

2 Iruzkinak

Webmaster de JustiziaNet2016/08/08
Hola Aneta, como comentamos en la noticia, puedes llamar al teléfono 900 840 111 y ellos/as te asesorarán sobre tu problema concreto. Saludos
aneta 2016/08/07
asido victima de acoso laboral de un jefe de equipo como puedo denunciarlo mi telef es 660521067

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*