Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Ba al dakizu? Indarkeria matxistaren biktimen arretarako zerbitzuak martxan jarraitzen du

2020(e)ko martxoaren 26a

Puntu lila

Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz enpresa, ikastetxe eta aurrez aurreko zerbitzu ugari itxi badira ere, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen Euskadiko arreta zerbitzuak berme guztiekin martxan jarraitzen duela egiaztatzen dizuegu.

Osasun-larrialdia dela eta, aurrez-aurreko zenbait zerbitzu telematikoki ematen ari dira, baina premiazko larrialdi eta baliabideek bere horretan diraute, horien artean indarkeriaren biktima diren emakumeen arrera eta artatze zerbitzuak.

Zerbitzu horietan, osasun-larrialdia dela eta, segurtasun eta higiene neurri bereziak ezarri dira.

Gainera, egun hauetan biktimei arreta egiteko telefono bidezko 24 orduko zerbitzua indartu da (900 840 111) bai eta larrialdi kasuetan erabili beharreko zerbitzua ere (112). Horrez gain, larrialdietarako 112 zenbakiaren app-a ere badagoela gogorarazten dizuegu. Zerbitzu hau erabilgarria da hitz egiteko edo entzuteko arazoak dituzten norbanakoentzat eta erabiltzailearen kokapena antzeman dezake GPS zerbitzuaren bitartez.

Laguntza behar al duzu?

Laguntzeko bide hauek eskura dituzula gogoratu ezazu:

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*