Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Ba al dakizu Erregeak ez duela zertan epaiketa batean deklaratu behar?

2015(e)ko urriaren 28a

Ba al dakizu Erregeak ez duela zertan epaiketa batean deklaratu behar?

Espainian ez erregeak, ez erreginak ez eta printzesa oinordekoek ere ez dute epaiketa batean  legez deklaratzeko obligaziorik. Horrela ezarritako dator Prozedura Kriminalaren Legearen (PKL) V. kapituluan, lekukoen aitorpenei buruzkoan.

410. artikuluak, horrela dio: “Espainiako lurraldean bizi diren guztiek, direla naziokoak direla atzerritarrak, epaileak egindako deialdira joateko beharra izango dute, galdetzen zaienari buruz dakiten guztia adieraz dezaten, baldin eta horretarako zitazioa egiten bazaie legean ezarritako formalitateekin”.

Hala ere, 411. artikuluak salbuespen bat ezartzen du: “Aurreko artikuluan xedatu den horretatik salbuetsita daude: Erregea, erregina, kasuan kasuko ezkontideak , Printze oinordekoa eta erreinuko erregeordeak”. 

Gainera, Legeak adierazpenak egiteko beharretik salbuesten ditu, berebat, Espainian egiaztagiria duten Diplomazia-agenteak, kasu guztietan eta diplomaziako misioetako langile administratiboak, teknikoak edo misio horien zerbitzupean daudenak, bai eta horien familiakoak ere, baldin eta itunetan ezarritako betekizunak eurengan gertatzen badira”.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*