Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Ba al dakizu? Atzerrian egonda, Espainiako Legearen pean ezkon zaitezke

2018(e)ko abuztuaren 01a

ezkontza-eraztunak

Espainiako nazionalitatea badaukazu eta atzerrian bizi bazara, baina bizi zaren herrialdeko ezkontzeko baldintzak onuragarriak ez bazaizkizu, edo beste gabe, Espainian ezkondu nahi baduzu, Espainiako Legearekin ezkon zaitezke, herrialdetik atera gabe. Horretarako, egoitzagatik dagokizun Espainiako Enbaxada edo Kontsulatu Nagusira jo behar duzu.

Adibidez, sexu bereko bikotea bazarete, eta bizi zareten herrialdean ezkontzeko aukerarik ez baduzue, prozedura hau jarraitu dezakezue.
Halere, kontutan hartu behar duzu nazionalitate bikoitza baduzu (Espainiakoa eta bizi zaren herrialdekoa), Espainiako Enbaxadak edo Kontsulatuak eman dezaketen zerbitzuak mugatuta egon daitezkeela.

  • Espainiak atzerrian dituen Enbaxada eta Kontsulatuen helbideak Kanpo Harremanetarako Ministerioaren web atarian aurkituko dituzu.
     

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko