Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Auzitegiek 30.000 milioi euro dituzte blokeatuta, gutxi-gorabehera bankuen erreskatearen herenari dagokion kopurua

2012(e)ko uztailaren 26a

Joaquín Silguero Justizia Administrazioaren idazkari nagusiak ezinbestekotzat jo du auzitegietan gaur egun blokeatuta dagoen dirua (20.000 eta 30.000 milioi euro artean) liberatzeko epaiak arinago betearaztea. Aipatutako euro kopurua gutxi-gorabehera bankuen erreskatearen herenari dagokion kopuru bera da.

Silgueroren ustez, arazo horren irtenbidea idazkari judizialentzako prozedura kudeaketa sistema berria ezartzea izango da, idazkariak betearazpenen zuzendariak izanik, jarduera hori arindu dezaten. “Ondareari buruzko azterketak egiteko programa hori euren esku jartzen badugu, gaur egun trafiko ekonomikotik kanpo dagoen diru hori berriro sartzea lortuko dugu”. Horrela bukatu zuen bere hitzaldia.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*