Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Auzitegi Nazionaleko langileak gustura daude espediente judizial elektronikora egokitzeko jasotako formazioarekin

2011(e)ko urriaren 18a

Espediente judizialari buruzko formakuntza planean parte hartu duten langileen artean egindako inkestaren arabera, gehienak oso gustura daude.  Inkestatuen %97k , 2011ko martxoa eta uztaila bitartean egindako ikastaroei esker  trebezia berriak eskuratu dituela uste du. 

32 ikastaro izan dira eta Auzitegi Nazionalean lan egiten duten 600 langiletik gora jaso du perfilen arabera sailkatutako 750 orduko formakuntza  berezitua. Besteak beste: Epaile, magistratu, idazkari judizial, Prozesu  Kudeaketako eta Prozesu Izapidetzako funtzionario, Laguntza Judizialeko funtzionario eta  Erregistroko, Banaketako, Digitalizazioko eta Artxiboko Zerbitzu Erkidean jarduten duten langileek jaso dute formakuntza.

Formakuntza plan hori Auzitegi Nazionalean paperetik espediente judizial elektroniko digitalera aldatzeko prozesuaren baitan kokatuta dago. Plan horrek antolakuntza eta kultura aldaketa sakona eragingo du, eta ondorioz,  langilegoa ongi prestatzea ezinbestekoa da. Planaren helburua,   Auzitegi Nazionaleko langileen  lan egiteko gaitasuna eredu teknologiko berrira egokitzea da. Horretarako, espediente judizial elektroniko berriari lotutako tresnen eta aplikazioen ezagutza ziurtatu behar da.  Guzti honen jomuga, Justizia Administrazioaren lan jarduna eraginkorragoa izatea da.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*