Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Auzitegi Medikuntzako mediku espezialista titulua egoiliartasun bidez eskuratuko da

2020(e)ko uztailaren 29a

Mediku tresnak eta paperak

2020ko uztailaren 28an, osasun-zientzien baitan espezialistak trebatzeko helburuarekin, Auzitegi medikuntzako mediku espezialista titulua egoiliartasun bidez eskuratzea ezartzen duen Errege Dekretua onartu da.

Dekretu horrek, Auzitegi Medikuntzako Institutuetan Osasun Ministerioak egiaztatutako Irakaskuntza Unitateak sortzea ahalbidetuko du. Carlos Cubero, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Zuzendariak, Dekretuaren garrantzia azpimarratu du eta zentzu horretan argitu du AMEIk urteak daramatzala Irakaskuntza Unitatearen sorkuntzarako beharrezkoak diren arloak beste erakunde batzuekin elkarlanean garatzen, adibidez Osasun Sailarekin -Osakidetzarekin adostutako lankidetza-hitzarmenaren bidez- eta beste erakunde laguntzaile batzuekin, besteak beste,  Gizarte Segurantza Institutuarekin, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiekin, eta Toxikologia eta Auzitegi Medikuntzako Institutuarekin.

Zentzu horretan, Irakaskuntza Unitateak  irakaskuntza espezializatua lantzeko eta garapenean eta ikerketan aurrera egiteko aukera emango du, izan ere, Carlos Cubero Instituaren zuzendariak azpimarratu duenez, “AMEIren helburua ikerketa programak garatzea da, trebatzen ari diren ikasleek ezagutza metodologiko eta teknikoak eskuratu ditzaten”.

Bestalde, Euskadiko Irakaskuntza Unitatea sortzeko epeari dagokionez, Instituaren zuzendariak argitu du eskaera eginda dagoela, eta hemendik aurrera Euskadiko Lan eta Justizia Sailak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Osasun Ministerioarekin izapideak hasiko dituela. Behin betiko onarpena Osasun Ministerioak egin beharko du, eta zentzu horretan, Carlos Cuberok espezialitateak egoiliartasun bidez egiteko 2020-20121 deialdia oraindik egiteke dagoela gogoratu du.

 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*