Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Auzitegi Gorenaren epai baten arabera, Familia Liburuak ez du izatezko bikotea egiaztatzeko balio alargun pentsioa kobratzeko orduan

2011(e)ko abuztuaren 31a

Auzitegi Gorenak alargun pentsioa kobratzea ukatu dio emakume bati, Familia Liburuak, dokumentu publikoa izanda ere, izatezko bikotea egiaztatzeko balio ez  duela  iritzita.

Alarguna 11 urtetan zehar hildakoarekin bizi izan zen, honek, gainera, bere alabetako bat adoptatu zuen, baina inoiz ez zuten Izatezko Bikoteen Erregistroan izena eman.

2009. urtean, Madrileko epaitegi batek emakumeari  pentsioa kobratzeko eskubidea onartu zion; baina urtebete geroago, Madrilgo Auzitegi  Nagusiak, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak aurkeztutako errekurtsoari erantzunez, pentsioa ukatu zion. 

Orain, Auzitegi Gorenaren Lan-arloko Salak alargunak aurkeztutako errekurtsoa ezetsi du. Epaitzan jasotakoaren arabera, bikote honek zuen harremana ez da  pentsioa jasotzea bideratzen duen aukeren barruan sartzen, errekurtsoa aurkeztu duena, bananduta egon baitzen bere azken bikotea hil baino 3 egun lehenago dibortzioa lortu arte.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko