Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Auzitegi Gorenak urriaren 17tik 19ra irekiko ditu ateak

2019(e)ko urriaren 17a

Auzitegi Gorenak urriaren 17tik 19ra irekiko ditu ateak

Gardentasuna eta jardun judizialen publikotasuna izango dira Auzitegi Gorenak antolatutako ate irekien 2019ko Jardunaldien ardatzak.

Auzitegi Gorenak, bere jarduna zehatza eta objektiboa izateaz gain,  herritarrentzat ezaguna eta gertukoa izatea nahi du, eta helburu horrekin,2017an Gardentasun Ataria jarri zuen abian, eta besteak beste, duela gutxi gertatu den ´procés´aren epaiketa  zuzenean igorri du www.poderjudicial.es atariaren bitartez (epaiak iraun duen lau hilabeteetan milioi bat bisitatik gora izan ditu atariak).

Ostegun honetan, AGren eta BJKNren presidente Carlos Lesmesek eta presidenteorde Angel Juanesek Jardunaldien hasiera ofizialaren buru izan dira, eta eraikinaren atean Madrileko ikastetxe bateko ikasleei harrera eginaz.

Hurrengo hiru egun hauetan zehar, auzitegian barrena bisita gidatuak egiteko aukera egongo da. Bisitetan hainbat gauza ikusteko aukera dago, horien artean, Gorenaren funtzionamenduari buruzko hiru minutuko bideo bat eta antzezpenak. Azken horietan, gizarte demokratikoaren baitako eremu judizialaren balioak gerturatzeko asmoz, ikusleen laguntzaz baliatuta, epaiketa bat antzeztuko dute aktoreek.  

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*