Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Auzia Euskaraz APP bertsio berria! Hiztegi juridikoa eta lege berriak zure mugikorrean

2019(e)ko urriaren 31a

Auzia Euskaraz APP bertsio berria! Hiztegi juridikoa eta lege berriak zure mugikorrean

Auzia euskaraz APP eguneratuari berrikuntza funtzionalak gehitu dizkiogu, eta itzulpen memoria eguneratua eta aberatsagoa dauka.

Izan ere, “Euskara Juridikoa” ataletik Justizia arloan dagoen itzulpen memoria handienera sar zaitezke.

Auzia Euskaraz APPa eguneratu edo instalatu nahi baduzu jarraitu urrats hauek:

Android sistema baduzu: Joan Google Play aplikaziora eta “Auzia Euskaraz” bilatu, ondoren eguneratu edo instalatu aukera sakatu.

Zuzenean GooglePlay  joateko QRa:

Zuzenean GooglePlay  joateko QRa (Android sistema baduzu).

IOS (iPhone eta iPad) sistema baduzu: Joan App Store aplikaziora eta “Auzia Euskaraz” bilatu, ondoren eguneratu edo instalatu aukera sakatu (iPad gailuentzat ere erabilgarri).

Zuzenean AppStore joateko QRa:

Zuzenean AppStore joateko QRa, (IOS -iPhone eta iPad- sistema baduzu).

Inongo zalantzarik edo arazorik izanez gero jarri gurekin harremanetan:

  • Epaibi zerbitzua: Justizia Administrazioko hizkuntza normalizazioa.
  • Postaz: epaibi@justizia.eus

Bertsio berri honetan funtzionalitate berriak topatuko dituzu, hala nola:

  • Euskara juridikoa kontsultatzeko pantailan hizkuntza norabidea aukeratu daiteke:
    Gaztelania - Euskara: euskarazko testuen itzulpenak espainolez ikusteko.
    Euskara - Gaztelania: espainolezko testuen itzulpenak euskaraz ikusteko.
    Euskara juridikoa kontsultatzeko pantailan hizkuntza norabidea aukeratu daiteke.
  • Euskara juridikoa kontsultako testuei ponderazio-maila gehitu diegu: ponderazio-markaren bidez adierazten da sarrera bakoitzaren normalizazio edo adostasun maila.
    Euskara juridikoa kontsultako testuei ponderazio-maila gehitu diegu.
  • Profesional euskaldunak bilatzeko pantailan herriak bilatzeko aukera sinplifikatu egin da.
    Profesional euskaldunak bilatzeko pantailan herriak bilatzeko aukera sinplifikatu egin da.

Justizia arloko itzulpen memoria handiena osatzen jarraitzen dugu. Itzulpen memoriari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak berritu dituen justizia arloko hainbat hiztegi kargatu ditugu "Euskara Juridikoa" ataleko bilaketan:

Eusko Jaurlaritzak berritu dituen justizia arloko hainbat hiztegi kargatu ditugu

Bestalde, BOEn argitaratutako azken lege eta dekretu elebidun batzuk aurkituko dituzu:

  • RDL18_2017, Merkataritza Kodea, Kapital Sozietateen Legearen testu bategina.
  • RDL2_2018, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bategina.
  • L7_2017, Kontsumo-arloko auzien ebazpen alternatiboari buruzkoa.
  • L6_2017, Lan Autonomoaren Presako Erreformena.
  • L24_2015, Patenteena.
  • BOE_L42_2015, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea erreformatzen dueña.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*