Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Aurretiazko ezkontza-akta notarioek izapidetu ahal izango dute

2021(e)ko apirilaren 27a

Ezkontza eraztun bi elkarren ondoan

Apirilaren 30ean Kode Zibilaren erreforma eta Erregistro Zibilaren Legea sartuko dira indarrean; data horretatik aurrera, notarioek ezkontza egin aurreko espedienteak baimendu ahal izango dituzte.

Data horretatik aurrera notarioek etorkizuneko ezkongaiek ezkontzeko duten gaitasuna egiaztatzeko ezkonzteko eragozpenik ez dagoela eta ezkontza simulatua ez dela egiaztatzeko eskumena izango dute. Eragozpenen artean, ezkongaietako bat adingabea izatea edo beste pertsona batekin ezkonduta egotea aurki daiteke. Eta ez hori bakarrik, notarioek ezkontzari aplikatu beharreko araubide ekonomikoa eta ezkongaien auzotasun zibila ere zehaztuko dituzte.

Gogorarazi behar da ezen, 2015eko uztailean Borondatezko Jurisdikzioaren Legea onartu zenetik, notarioek ezkontzak egiteko baimena zutela. Ordutik, 41.000 ezkontza baino gehiago egin dituzte.


 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*