Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Aste honetan Bitartekaritza Foroaren eraketa formala gauzatzeko batzarra egin da

2019(e)ko apirilaren 26a

Aste honetan Bitartekaritza Foroaren eraketa formala gauzatzeko batzarra egin da

Justizia Ministerioaren idazkari tekniko nagusi Jose Amérigo Bitartekaritza Foroaren eraketa formala gauzatzeko batzarraren buru izan da asteazkenean.  Batzarrean parte hartu dute 30 kideek, Justizia Ministerioaren 14 ordezkarik, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren bi ordezkarik, bitartekaritza elkarteetako 14  ordezkarik, bitartekaritza hedatzera zuzendutako erakundeek, baieta Zuzenbide Publikoko profesionalen elkarteak –abokatu, prokuradore, psikologo eta ekonomisten izenean-.

Batzarrean, urtarrilaren 11an Ministroen Kontseiluak onartutako eta izapidetze egoeran dagoen Bitartekaritza Bultzatzeko Lege Aurreproiektuaren egoerari buruz hitz egin dute, eta foroaren helburuetan aurrera egiteko lanerako ildo ezberdinak proposatu dira.

Iragan otsailaren 22an, Justizia Ministro Dolores Delgadok organoa sortzeko agindua sinatu zuen, eta organoak emandako aholku eta ekarpenak bereziki baliagarriak izango direla adierazi zuen, auziak ebazteko ordezko tresna den bitartekaritza arlo zibilean behin betiko ezartzeko. 

 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*