Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Argi berdea delituen biktimentzako estatutu berriari

2014(e)ko abuztuaren 05a

Emakume pentsakor

Biktimaren Estatutuaren lege-proiektua, joan zen ostiralean onetsitakoa, prozesuko eta prozesutik kanpoko eskubideen katalogo zabala da, delitu baten ondorioz kalte fisiko, moral edo ekonomikoa jasan duten pertsona guztientzat; gainera, pertsona horien senideak ere biktimatzat hartzen ditu.

Biktimen eskubide berrian artean, hau dago: biktimek erasotzailearen baldintzapeko askatasunaren aurkako errekurtsoa jarri ahal izango dute, kausetan pertsonatuta ez badaude ere, zigorra bost kartzela-urtetik gorakoa denean.

Biktimek euren segurtasuna bermatzeko kontrol-neurriak eskatu ahal izango dituzte erasotzailea baldintzapeko askatasunean dagoenean, eta genero-indarkeriaren biktimei, eurek eskatu gabe, jakinarazi egingo zaie erasotzailea aske utzi dutela, berariaz adierazten ez badute gai horri buruzko jakinarazpenik jaso nahi ez dutela.

Berritasunetako bat da genero-indarkeriaren edo etxeko indarkeriaren ingurunean dauden seme-alaba adingabeek delitu horien biktimek dituzten laguntza- eta babes-neurri berdinak jasotzeko eskubidea izango dutela.

Beste alde batetik, prozeduran zehar biktimizazioa murrizteko bermeak handitzen ditu proiektuak. Horrela, deklarazioak "ahalik eta gehien" murriztuko dira. Biktimak beti pertsona berarekin hitz egiteko eta pertsona hori biktimaren sexu berekoa izateko ahalegina egingo da. Horrez gain, epaiketan ez da “behargabeko" galderarik egingo, eta biktimak eta arau-hausleak ez dute elkar ikusiko.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*