Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Arartekoak haur eta nerabeen kontrako sexu-abusua eta sexu-esplotazioa gertatzen direnean jarduteko jarraibideak aurkeztu ditu

2021(e)ko maiatzaren 26a

Nerabeen talde bat baso baten eserita

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoei zuzendutako txostenaren helburu nagusia, haurren  sexu-abusu eta sexu-esplotazio kasuetan esku-hartze eraginkorra bermatzea da, betiere biktimaren babesa eta kaltearen erreparazioa kontuan hartuta.

Ildo horretan, Arartekoak bi ideia nagusi aurkeztu ditu. Lehenengoaren arabera, erabakiak hartzeko orduan bigarren biktimizazioa ekiditen saiatu behar da, eta bigarrengoaren arabera, biktima diren haur eta nerabe guztiek kaltea konpontzeko tratamendua jasotzeko aukera izan behar dute.

Sexu-abusu eta sexu-esplotazio kasuetarako jarraibide batzuk finkatzeaz gain, Arartekoak inplikatutako euskal administrazio publikoentzako gomendio batzuk ere zehaztu ditu. Alde batetik, "Euskadin haurren eta nerabeen sexu-abusu eta sexu-esplotazio kasuetan jarduteko jarraibideak" izenekoan finkatutako neurriak aplikatzea gomendatzen du, eta, bestetik, erakunde bakoitzaren eskumen-eremuan jarraibideak zabaltzea eta jarduera- eta prozedura-ereduak jarraibide horietara egokitzea. Gainera, dagokion esparruko profesionalen prestakuntza eta espezializazioa sustatzeko eskatu die Arartekoak erakundeei. Azkenik, hartu diren neurrien jarraipena eta ebaluazioa egiteko eskatzen zaie. Justizia Administrazioari dagokionez, jarraibide hauek bere ohiko prozeduran ezartzeko eskatu zaio.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*