Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Aner Uriarte, Bilboko Epaile Dekano berria: "Gutako bakoitza independientea bada, zerbitzu juridiko hobea bermatuko dugu"

2014(e)ko abuztuaren 26a

Aner Uriarte, Bilboko epaile dekano berria:

Aner Uriarte datozen 4 urteotan Bilboko epaile dekanoa izango da; lanaldi osoan arituko da, eta profesionalki erronka handia izango da berarentzat.  Bere erabakiek barruti judizial horretan lanean ari diren organo bakarreko 56 epaitegietan eragina izango dute. Horrez gain, herritarrok hain urrun dakusagun Justizia Administrazioaren arlo horren ordezkaria ere izango da. 

Zeintzuk dira epaile dekanoaren ardurak?

Epaile dekanoak ordezkariak dira, batetik, barruti judizial bateko epaileak kudeatu-zuzentzen dituzte eta bestetik, kanpora begira euren ordezkariak dira. Justizia Administrazioak era guztietako erakundeekin harremana izatea arrazoizkoa da; hori dela eta, barruti judizial guztietan dekano bat egon behar da.

Beraz, bi ardura mota ezberdin dituzte?

Hori da, kanpoko harremanak kudeatzeaz gain, barneko funtzionamendu egokia bermatzea ere  epaile dekanoren ardura da; adibidez, guardiako zerbitzuaren funtzionamendu egokia bere ardura da. Hau da, epaileak behar diren lekuan egon daitezen bermatu behar du -urte osoan zehar egunean 24 orduz guardiako epaitegi bat egon behar baita lanean-. Horrez gain, lankideen artean arazoak badaude -adibidez, euretakoren bat gaixo badago- epaitegi horretako epailearen ordezkapena bermatzeko ardura du.  Gainera, epaileen inguruan sor daitezkeen kexak ere ebatzi behar ditu. Banaketarekin erlazionatutako auziak ebaztea edo erabakitzea bere ardura da.  Une zehatz batean auzi baten arduraren inguruko eztabaida badago –banaketari dagokionez, ez eskumen arloari dagokionez-, Dekanoak erabakiko du auzia nori eman.    

Kargu independientea al da?

Bilbon bai, Epaitegi Dekanoa dagoelako. Epaitegi horrek ez du jurisdikziorik, baina arestian aipatu ditudan ardurak ditu. Txikiagoak diren epaitegietan epaile dekanoek  Dekano gisa dagokien lana euren jurisdikzioko lanarekin partekatzen dute; hau da, epaiak eta autoak ematen dituzte. Zati bat bakarrik egiten dute lan.

Bilboko dekanoaren ardurak handiagoak direnez, beste bi organotan ere parte hartzen du:   horietako bat EAEko Auzitegi Nagusiaren Gobernu Sala da  -epaileen aginte organoa da-. Gobernu Salan hainbat kide daude; batzuk epaileek eta magistratuek aukeratzen dituzte, baina beste batzuk berezko kideak dira, eta horietako bat Bilboko dekanoa da.  Hortaz, Dekano izendatzen nautenean lau urtez Gobernu-Salako kide izatera ere pasako naiz. Horrez gain, epaile eta magistratuek urte bukaeran EAEANren Gobernu Salarako hauteskundeak izango ditugu, izendapen askeko postuak aukeratzeko.

Bestalde, Espainiako hiri garrantzitsuetako dekanoen batzarra ere dago; azken hau ez da gobernu organo bat, kontsulta-organo bat baizik, eta Justizia Administrazioaren zenbait arlotan erabakiak hartzen saiatzen da. 

Bilboko magistratuek botazio bidez aukeratu zaituzte.

Bai, Dekanoaren lana eta aukeraketa epaitegi kopuruaren arabera aldatzen da.  Durangon, adibidez, Dekanoa aintzinatasun gehien duena da. Aurretik han dekano izan nintzen, baina denbora-tarte batean izan zen, aintzinatasun gehien nuelako. Barruti judizial handiagoetan aukeraketa demokratikoki egiten da: Hau da, aukeratu egiten da. Horren ondorioz, epaile dekanoak –banaketa arauak direla eta- jurisdikzio apur bat gutxiago jasotzen du (epaile gisa lan egin behar dituen ordu batzuk dekano gisa aritzeko erabiliko ditu, baina epaiak ematen jarraitzen du). Eta azkenik, 40 epaitegi baino gehiago dituzten barruti judizialetan –Bilbon adibidez 56 epaitegi daude- epaitegiak kudeatzearen lana handia denez, epailea erabat liberatuta dago.

Zer dela eta erabaki zenuen zure burua aurkeztea?

Orain arte lan horretan aritu den lankideak,  Alfonso Gonzalez Guijak, 12 urteren ostean berriz ez aurkeztea erabaki zuen. Bere erabakia jakinarazi zuenean, ibilbidea duen lanpostua delako erabaki nuen aurkeztea; gainera, dekano izateak gauza ezberdinak egiteko aukerak emango zizkidan. Lankideen ordezkari gisa lanean hastea ere oso garrantzitsua da niretzat; izan ere, badaude norberak defendatzea gustuko dituen hainbat gauza.

Ezberdintasuna antzematen al duzu?

Bai, epailea publiko bilakatzen da; orain arte inoiz ez didate elkarrizketarik egin, ez prentsarako ez beste ezertarako ere. Arlo horri dagokionez, gauzak dagoeneko aldatu dira. 

Nora zuzenduko dituzu zure ahaleginak?

Alde batetik, epailearen irudia babesteko asmoa daukat. Oraindik erreforma asko egiteke daude, eta helburua epailea ez kaltetzea da; hori da nire kezka. Eta beste alde batetik, independentzia judiziala babestuko dut. Hau da, lankidea babesten saiatuko naiz, hartzen duen erabakia hartzen duela. Auzi berari buruz iritzi ezberdinak dituzten epaileak defendatzea ere nire lana da. Gutako bakoitza independientea bada, zerbitzu juridiko hobea bermatuko dugu. Horrek  zera esan nahi du, epaileak independentziaz jokatzen badu, zerbitzu publikoa beti hobea izango da. 

Era horretara, epai batekin ados ez bazaude, beste batengana jo dezakezu.

Hori da. Epaile batek esan dizunarekin ados ez bazaude, argudio juridikoekin aurkaratu dezakezu. Hori da asmoa.

Nola egiten du kanpaina epaile batek?

Hautagai bakoitzak nahi duen moduan egiten du. Bakoitzak norbere mezua dauka, eta horrekin lankideak konbentzitu nahi ditu; nik 56 lankideengana zuzenean  jo nuen. Eta nola zuzentzen zara 56 lankiderengana? Era pertsonalago batean, ez dago publizitatean inolako gasturik:  56engana banan-banan joan nintzen, eta buruan nerabilena azaldu nien… horren ostean eskutitz bat idatzi nien. Hori izan da nire kanpaina, baina ezberdina ere izan zitekeen.

Hemendik aurrera, lan horren lanaldi osoan arituko zara?

Bai, momentuz merkataritza arloko epaitegian lanean jarraitzen dut, izendapena egin eta BOEn argitaratu arte (irailean izango dela uste du). Alfonsok nola lan egiten zuen ikusi dut, oso harreman ona daukat berarekin, eta zentzuzkoa den bezala, bere laguntza beharko dut hainbat gauzatan, lanpostu berria baita eta gauza asko ezezagunak izango baitzaizkit.

2 Iruzkinak

RAMON ARCENNIO ESPINOZA2018/06/27
saludos aner uriarte. hasta bilbao.-
RAMON ARCENIO ESPINOZA.2017/10/27
SALUDOS ANER URIARTE. DE NICARAGUA. Y DE LA 52 PROMOCION DE JUECES DE ESPAŅA. ES UN PLACER SABER QUE TODO MARCHA BIEN. EVA CERON RIPOLL ESTA DE VECINA TUYA. TAMBIEN ES DECANO. Y DE LA MISMA PROMOCION.. RAMON ARCENIO ESPINOZA. NICARAGUA. TEL 00505-88325390, 0050585963892.-

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*