Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

AN eta BJKNren presidenteak genero indarkeriaren aurkako konpromisoa eskatu die botere publikoei, hedabideei eta gizarteari

2017(e)ko urriaren 27a

Auzitegi Gorenaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidente Carlos Lesmes, Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiaren XIII. Sari banaketan egon da; hitzaldian, emakumearen aurkako indarkeriari aurre egiteko gizarte osoaren inplikazioa ezinbestekoa dela azpimarratu du.

BJKNren presidentearen hitzetan, “guztien laguntza beharrezkoa da: bai botere publikoena, bai eta gizarte erakundeena, hedabideena eta herritarrena ere; urtero astindua jasotzen dugu eta  datu horiek onartezinak dira”.

NBE Emakumeak erakundearen zuzendari exekutibo Phumzile Miambo-Ngcukak Etxeko eta Genero indarkeriaren Aurkako Behatokiaren saria jaso du, genero indarkeria errotik ezabatzeko egin duen lanagatik.

Aurtengo sari banaketan Antena 3 kateak ere saria jaso du, “Genero Indarkeriaren aurrean Zero Tolerantzia” kanpaina dela eta. Horren harira, kontzientzia sortu, sentsibilizatu eta “emakumearen eta seme-alaben eskubideen eta duintasunaren aurkako erasoen aurrean isilik ez gelditzeko” zabaldutako mezua bikaina izan dela azpimarratu du.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*