Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Alokairua ez ordaintzeak eragindako utzarazpenek behera egin dute Euskadin

2019(e)ko ekainaren 12a

Alokairua ez ordaintzeak eragindako utzarazpenek behera egin dute Euskadin

2019ko lehen hiruhilekoan alokairua ez ordaintzeak eragindako 234 botatze edo utzarazpen egin dira Euskadin. Iazko datuekin alderatuta, %1,7 jaitsi da epe berdinean egindako botatze edo utzarazpen kopurua. Datuok, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak “Krisi ekonomikoak organo judizialetan duen eragina” txostenean jaso dira.  Utzarazpen kopuru osoak ere -ez bakarrik alokairua ez ordaintzeagatik eragindakoak- %10,8 jaitsi da (315 auzi).

Estatu osoko datuei dagokienez, 2019ko lehen hiruhilekoan 15.559 botatze egon dira (2018an baino %2,2, gutxiago).Horietatik 10.224 (%65,9) Hiri Errentamenduen Legeak eragindako prozedurak izan dira, eta beste 4.341 (%27,9) hipoteka betearazpenak izan dira. Gainerako 994 botatzeak beste arrazoi batzuengatik izan dira.

Aurreko hiruhilekoetan gertatu den bezala, botatze kopuru handiena Katalunian izan da (3.557 auzi, kopuru osoaren %22,9).  Bigarren lekuan Andaluzia dago (2.499 auzi), eta gero Valentzia eta Madril (2.119 eta 1.730 auzi, hurrenez hurren).

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*