Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Alokairua ez ordaintzeagatik gauzatutako botatzeak %7,9 igo dira 2018ko hirugarren hiruhilekoan

2018(e)ko abenduaren 12a

Alokairua ez ordaintzeagatik gauzatutako botatzeak %7,9 igo dira 2018ko hirugarren hiruhilekoan

Aldiz, hipoteka-betearazpenen ondorioz gertatuko botatzeak %16,2 jaitsi dira.

2018ko hirugarren hiruhilekoan 11.547 botatze egon dira, 2017ko hiruhileko berdinean baino %0,3 gutxiago. Aldiz, 6.315 hipoteka betearazpen hasi dira, iaz hiruhileko berdinean baino %14,4 gehiago. Hauek eta beste datu batzuk Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Estatistika  Atalak egindako “Krisi ekonomikoak organo judizialetan izan duen eragina” txostenean jasota daude.

Botatzeak, Hiri-errentamenduen Legearen eraginez egin dute gora. Botatze guztien %65,1 (7.518 botatze) Lege horren ondorioz gertatu dira, eta gainerako %29,5 (3.404 botatze) hipoteka-betearazpenen ondorioz izan dira. Gainerako 625 botatzeak beste arrazoi batzuengatik izan dira.
Lurraldeka, Katalunian egon dira botatze gehien (2.531); bigarren postuan Andaluzia dago (1.894)eta hirugarren eta laugarren lekuan Valentzia eta Madril erkidegoak daude (1.575 eta 1.238 botatze, hurrenez hurren).
 

 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*