Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Alberto Ruiz Gallardón, Justizia Ministro berria

2011(e)ko abenduaren 22a

Alberto Ruiz Gallardón, Justizia Ministro berria

Mariano Rajoyk, Gobernuko presidente berriak, exekutiboaren kideen izenak eman zituen atzo La Moncloan; exekutiboak presidenteordetza eta hamahiru ministerio izango ditu.

Orain arte Madrileko alkate izan den Alberto Ruiz-Gallardón, Mariano Rajoiren lehen gobernuko Justizia ministro izango da. Ruiz-Gallardonek 16 urte eman ditu Madrilen ardura-karguak betetzen -1995etik 2003ra Erkidegoan, eta 2003tik aurrera Udaletxean.

Carlos Carnicer Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiko (EAKN)  presidenteak  Alberto Ruiz-Gallardoni eskua luzatu dio, eta Justizia Ministerioko buru berriaren izendapenarekin “asmatu” egin dutela gaineratu du.

Carnicerrek Ruiz-Gallardon legelaria dela eta “Justizia Administrazioaren zirrikituak primeran ezagutzen dituela “ azpimarratu du. Espainiako Abokatuen  arduradunak Administrazio hau “pairatzen duen atzerapenetik” behingoan ateratzeko nahia adierazi du. Ildo honi jarraituz, zerbitzu publiko hau hobetzeko, abokatuen elkargoen eta Abokatuen Kontseilu Nagusiaren lankidetza eskaini du.

Honako hauek izango dira Espainiako Gobernuko kideak:

  • Atzerri Gaietako eta Lankidetzarako Ministroa, José Manuel García Margallo
  • Justizia Ministroa, Alberto Ruíz Gallardón.
  • Defentsa Ministroa, Pedro Morenés Eulate.
  • Ogasun eta Administrazio Publikorako Ministroa, Cristóbal Montoro Romero.
  • Barne Ministroa, Jorge Fernández Díaz.
  • Sustapen Ministroa, Ana Pastor Julián.
  • Hezkuntza, Kultura eta Kirolerako Ministroa, José Ignacio Wert Ortega.
  • Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministroa, María Fátima Bañez García.
  • Industria, Merkataritza eta Turismo Ministroa, José Manuel Soria.
  • Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministroa, Miguel Arias Cañete.
  • Presidentzia Ministroa, Soraya Sáenz de Santamaría Antón.
  • Economía eta Lehiakortasun Ministroa, Luis de Guindos Jurado.
  • Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministroa, Ana Mato Adrover.
  • Gobernuko Presidenteordea, eta Ministro Bozeramalea, Soraya Sáenz de Santamaría.

Iruzkin bat

Sergio2014/02/13
Esto es para el señor ministro de Justicia. Quisiera decirle que lo que el debe de hacer es acatar lo que decida el pueblo. Y muchas mujeres que le votaron al PP están asustadas por las decisiones dictatoriales que esta tomando Ud. Señor Gallardon y sus compañeros que no tienen ni una pizca de inteligentes. Se les ve.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko