Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Alarma egoeraren ostean BJKN berriro jardunean jartzeko talka-plana onartu du epaileen gobernu organoaren Osokoak

2020(e)ko ekainaren 17a

Epaileen gobernu organoaren Osokoak onartu du, aldeko 18 botorekin, boto zuri birekin eta aurkako boto batekin, Covid-19ak eragindako alarma egoeraren ostean Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berriro jardunean jartzeko talka-plana. Planak bere baitako jardunari dagozkion 60 antolaketa- edo/eta aginte-neurri ditu; neurri horiek ezartzeko ez da legea aldatu behar.

Planaren helburuak dira, ekonomiaren hobekuntzan eta kalteberak diren gizataldeengan eragin kaltegarriena izan ditzaketen auzien ebazpenak ahal den beste azkartzea eta epaile zein magistratuentzat normaltasunera itzultzeko testuinguru fidagarria sortzea, lan kopuruaren gorakadari errazago aurre egiteko tresnak eskainiz.

Planaren baitan jaso dira, besteak beste, Epaitegi eta Auzitegiei laguntzeko eta errefortzua emateko eta mantentzeko neurriak, irizpideak bateratzeko tresnak eta sistema telematikoak bultzatzeko neurriak. Azken zuzenketak onartu ostean, neurri guzti hauek jasoko dituen azken dokumentua eskuragarri egongo da www.poderjudicial.es web atarian.
 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*