Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

AJEEBT Madrilen batzartu da eta hiru talde berri sortu ditu Justizia Elektronikoa bultzatzeko

2014(e)ko maiatzaren 06a

AJEEBT Madrilen batzartu da eta hiru talde berri sortu ditu Justizia Elektronikoa bultzatzeko

Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoa (AJEEBT) Madrilen batzartu da; Joaquin Silguero Justizia Administrazioaren idazkari nagusia batzarreko buru izan da. Apirilaren 9an egindako batzarrean Jon Uriartek, Justizia Administrazioaren Eusko Jaurlaritzako Zuzendariak, parte hartu zuen.

Horrez gain, Andaluziako, Aragoiko, Asturiaseko, Kanarietako, Kantabriako, Kataluniako, Valentziako, Galiziako, Madrileko, Nafarroako eta Errioxako Justizia zuzendari nagusiek ere ekitaldian parte hartu zuten . Andaluziako eta Valentziako idazkariek eta Kanarietako sailburuordeak ere parte hartu zuten. Gainera, BJKNren ordezkari izan ziren Victoria Cinto kidea, Gervasio Martin Gabinete Teknikoaren burua, eta  Jose Luis Bueren salako fiskal eta Laguntza Unitatearen burua.

Batzarrean hiru talde berri sortzea erabaki zen: “Mugarriak eta erlazionatutako Dokumentuak” (MEDOK) – taldearen arduraduna Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia da-, “Justizia Administrazioaren Ataria” –taldearen arduraduna Galizia da-, eta Gune Neutro Judiziala –Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia kide izango da.

Honezkero hamar Lantalde daude AJEEBTren baitan:

  1. Komunikazio telematikoak taldea, Justizia Ministerioaren ardurapean dago.
  2. Artxibo judiziala. Talde horren arduraduna Andaluzia da.
  3. Buletinak eta aginte-koadroak automatikoki eskuratu ahal izateko lan-taldea. Talde horren arduraduna Kanariak dira.
  4. Prozesu Kudeaketako Sistemak eta Justizia Administrazioari laguntzeko Administrazio-erregistroen Sistemak interkonektatzeko lantaldea. Talde horren burua Justizia Ministerioa da.
  5. Organo judizialentzako ikustaldi salen ardura duen taldea. Aragoi da talde horren arduraduna.
  6. Doako Laguntza Juridikoaren Taldea. Madril izango da talde horren arduraduna.
  7. Prokuradoreekin elkarlanerako taldea. Talde horren sorrera 396/13 Errege Dekretuan, uztailaren 7koan, Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoa arautzen duenean -bosgarren xedapen gehigarrian- aurreikusita dago.
  8. Mugarriak eta erlazionatutako Dokumentuak (MEDOK). Taldearen arduraduna Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia izango da.
  9. Justizia Administrazioaren Ataria. Taldearen arduraduna Galizia izango da.
  10. Gune Neutro Judiziala; Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia kide izango da.

AJEEBTren Batzorde Iraunkorraren hurrengo batzarra Santiago de Compostelan izango da.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*