Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

AGren eta BJKNren presidentea Etxeko eta Genero Indarkeriaren kontrako Behatokiaren sari banaketan buru izan da

2018(e)ko azaroaren 15a

AGren eta BJKNren presidentea Etxeko eta Genero Indarkeriaren kontrako Behatokiaren sari banaketan buru izan da

Auzitegi Nagusiaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidente Carlos Lesmes,  Etxeko eta Genero Indarkeriaren Kontrako behatokiaren urteroko sari banaketan buru izan da. Sariek, indarkeria mota horren aurka lan egin duten erakunde eta norbanakoen lana aitortzea dute xede.

Erakundeei dagokienez, Genero Indarkeriaren aurkako Estatuko Hitzarmena bultzatzeko sortu ziren Diputatuen Kongresuko eta Senatuko azpibatzordeek jaso dute saria, disfuntzioak eta gabeziak antzeman eta gaitz sozial horren aurkako borroka areagotzeko egin dituzten hobekuntza proposamenengatik.

“Politika arloan urduritasun  eta sumindura nagusi den garai honetan, poztekoa da gure ordezkariek indarkeria mota horren biktimei laguntzeko lankidetzan aritzea; azken finean, lan hori gizartearen onerako baita”, adierazi du Lesmesek hitzaldian.

Carme Chaparro kazetariak ere saria jaso du. Botere Judizialaren presidenteak “emakumeen eskubideekiko eta euren aurkako indarkeria mota guztien aurka duen konpromisoa” azpimarratu du, eta  “borroka agerian jartzea indarkeria desagertzeko ezinbestekoa dela” gaineratu du.

Azkenik, “Soledad Cazorla,fiskala” aipamen berezia María Tardón magistratuak jaso du, genero indarkeriaren aurka urte luzetan egindako lanagatik. Lesmesen hitzetan, “Madrileko Probintzia Auzitegiko emakumearen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiaren presidente bezala, hainbat erakundetako kargudun gisa, hedabideetan egin dituen agerraldietan eta eman dituen trebakuntza saioetan egindako lanagatik”.
 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*