Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Administrazioaren Erregistro-Sistema egokitu dute biktimen babesa hobetzeko

2014(e)ko uztailaren 10a

Gobernuak onartu beri duen Errege Dekretuaren bidez, Justizia Administrazioari laguntzeko Erregistro Sistemaren (SIRAJ) araudia aldatu da. Erreformaren helburua erasoak jasaten dituzten biktimen babesa areagotzea eta erregistro sistemara sarbidea duten herri administrazioen arteko komunikazioa bizkortzea da.

Errege Dekretuak hurrengo  lau esparruak erreformatu eta eguneratuko ditu, bereziki: 

  1. Prozedura judizialetan hartzen diren babeserako kautelazko neurriak berehala Kautelazko Neurrien Erregistro Nagusian grabatuko dira. Era horretara, ez da beharrezkoa izango inputatuari jakinarazpena iritsi arte zain egotea.  Gainera, ebazpena ematen  den une beretik biktima guztien babesa bermatuko da.
  2. Hemendik aurrera, bide segurtasunarekin erlazionatutako Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren edozein zigorri buruzko komunikazioak telematikoki egingo dira. Aldaketa horren bidez, berehalakotasuna eta segurtasuna lortuko dira.
  3. Bilaketa-aginduen artxibo bat sortuko da; artxiboa edonondik eta edonoiz eskuragarri egongo da. 

Europar Batasuneko biztanleek zigor-aurrekarien ziurtagiria eskatzen badute, nahitaez jatorrizko herrialdean dituzten zigor-aurrekarien ziurtagiria izapidetu beharko dute.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*