Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Administrazio Judizial Elektronikoa sustatzeko Batzordearen Osokoa Madrilen batzartu da

2014(e)ko abenduaren 03a

Administrazio Judizial Elektronikoa sustatzeko Batzordearen Osokoa Madrilen batzartu da

Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoa (AJEEBT) Madrilen batzartu zen iragan azaroaren 27an; Antonio Dorado Picon, Justizia Administrazioaren idazkari nagusia, buru izan zen.

Batzarrean, Judizio-aretoen Lantaldeak itxi ziren. Lantalde horien helburuak hurrengoak ziren:

  • “Hardware” helburua: Judizio-aretoetan behar den azpiegitura teknikoaren nondik-norakoak zehaztu.
  • “Software” helburua: eFidelius v.5.0 softwarea askatu; softwarean interesa duen Autonomia Erkidego bakoitzak, gainontzeko Erkidegoekin adostasunera iritsi ondoren,  bere kasa garatu beharko du.

AJEEBTko kideek Elkarreragingarritasun eta Segurtasun Eskema Judizialean lan egiteko interesa erakutsi zutenez, lanerako ildo horren baitan kokatu daitezkeen ekimen ezberdinak taula batean jaso eta lehentasunak ezarri ziren.  Lehentasuna Espediente Judizial Elektronikoari, Dokumentu Judizial Elektronikoari eta sinadura eta ziurtagiri elektronikoei eman zaie; baina, horiez gain, beste batzuk ere garrantzi handikotzat jo dira, esate baterako, transferentzia teknologikoa.

  • Batzorde Iraunkorraren hurrengo batzarra 2015eko otsailaren 26an egingo da, Las Palmas Kanaria Handikoan.
  • Justizia.net-en Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoari buruzko (AJEEBT) hurrengo erreportajea irakur dezakezu: “Justizia elektronikoa eta interkonektatua”.

 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*