Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Administrazio Judizial Elektronikoa sustatzeko Batzordearen batzarra egin zen Valentzian

2014(e)ko urriaren 02a

Irailaren 25an Valentzian batzartu zen Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoaren Batzorde Iraunkorra. Batzarreko buru Joaquin Silguero Justizia Administrazioaren idazkari nagusia izan zen. Bertan izan ziren EAE, Katalunia, Valentzia, Andaluzia, Aragoi, Asturias, Kanariak, Madril eta Nafarroako ordezkariak, baita eremu judizialeko hainbat goi-kargudun ere.

Uztailaren 15ean AJEEBT sortu zela urtea bete zen. Batzordearen helburua Justizia Administrazioan erabiltzen diren sistemen eta aplikazioen arteko bateragarritasuna bultzatzea eta elkarreragingarritasuna bermatzea da.

Batzarrean, urteko balantzea aurkeztu zen eta AJEEBTren Elkarreragingarritasunerako Egoitzen  lanari ekin zitzaion. Horrez gain, kideek aurkeztutako hitzarmenen zerrenda aurkeztu zitzaion Batzorde Iraunkorrari.

Hurrengo Batzarra AJEEBTren Osokoa izango da eta Madrilen egingo da, azaroaren 27an.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*