Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Adituen Batzordearen gomendioak Auzitegi eta Epaitegien Mugape eta Antolaketari buruzko Legea egungo Espainiari egokitzeko

2010(e)ko apirilaren 21a

Dagoeneko aurkeztu dute Ministroen Kontseiluan Auzitegi eta Epaitegien Mugape eta Antolaketari buruzko Legea egungo Espainiari egokitzeko asmoz adituen batzorde batek egindako txostena.

Adituen batzorde hori iazko irailean sortu zen Auzitegi eta Epaitegien Mugape eta Antolaketari buruzko Lege berri bat egiteko oinarri izango den aurretiazko azterketa egiteko xedez. Lege berria errealitate demografikoari eta justizia-sistemaren gaurko egituraketari egokitu behar zaio eta oraingoa ordezkatu behar du. Gaur egun indarrean dagoena 1988koa da eta XIX. mendean ezarritako ereduan oinarritutakoa da.

Batzordearen gomendio nagusiak dira:

  1. Ereduaren oinarritzat barruti judizialen araberako banaketa aldatzea: Formula berriak aztertu behar dira beste garai bati erantzuten zion barruti judizialen araberako banaketa zaharkitua gainditzeko, eta egungo Espainiaren egiturari egokituko zaizkion lurralde-egitura homogeneoagoak sortu behar dira.
  2. Kide anitzeko antolaketa zabaltzea: Mugape eta antolaketa berriaren bitartez kide anitzeko antolamendu-sistemaren abantailak eraman ahal izango dira epaitegi tradizionaletara, eta hauek auzitegi bakar moduan egituratu ahal izango dira: beharrezkoa den epaile-kopurua, presidentea eta horiei guztiei zerbitzua emango dien bulegoa izango dituzte.
  3. Oinarrizko edo lehen mailako auzitegiak sortzea: Organo horietako lanpostuak karrera judizialeko lehen mailatan daudenekin bete behar dira, hori mesedegarri izango baita epaile hasi berriek esperientzia meta dezaten beren lan-sustapenari begira.
  4. Instantzia auzitegiak sortzea: Auzitegi horiei esker nagusiki epaitu beharreko auziaren izaerari erantzungo liokeen eredu berri bat ezarri ahal izango litzateke.
  5. Zigor arloko ikerketa Fiskaltzari esleitzea: fiskaltzaren izaera bereziaz baliatuz, izan ere zigor arloan lurralde-mugikortasun handiagoa eta espezializatzeko gaitasun handiagoa baitu, delinkuentzia-mota guztiei egokituko zaien eta arinagoa eta malguagoa izango den zigor arloko ikerketa-eredu berri bat ezar daiteke.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*