Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Abokatutza arloko 30 aditu baino gehiago Oņatin batzartu dira

2017(e)ko irailaren 12a

Abokatutza arloko 30 aditu baino gehiago Oņatin batzartu dira

Oñatiko Lege-Soziologiako Nazioarteko Erakundeak ostatu ematen dio egunotan Bilkura (adituen bilera) bati, Lawyers in 21st Century Society izenburua duena eta honako irakasleek antolatzen eta koordinatzen dutena: Ulrike Schultz (FernUniversität, Hagen), Ole Hammerslev (University of Southern Denmark), Hilary Sommerlad (University of Leeds) eta Richard Abel (UCLA).

Bilkura hau nabarmena da ez bakarrik gaiarengatik, baita parte-hartzaile kopuru handiarengatik eta herrialde askotatik etortzeagatik, izan ere, hogeita hamar baino gehiago dira adituak.

Hilaren 12an eta 13an, batzarkideok barne-hitzaldiak egingo dituzte eta abokatutzaren egoeraren gainean hitz egingo dute elkarrekin. Besteak beste, Zuzenbide ikasketen, lanbidearen etikaren eta beste gai batzuen inguruan hausnartuko dute.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*