Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Abokatuen elkargoek Ofiziozko Txanda duin bat eskatzen dute Doako Justiziaren Egunean

2018(e)ko uztailaren 12a

Abokatuen elkargoek Doako Justiziaren eta Ofiziozko Txandaren Eguna ospatzen dute uztailaren 12an, herritar guztiek Justizia izateko eskubide berdina bermatzen duen funtsezko zerbitzu horren garrantzia agerian jartzeko hainbat erreibindikazio-ekitaldi eginez.Egun horretan, orobat, 45.300 ofiziozko abokatuk, egunean 24 orduz, urtean 365 egunetan, Doako Laguntza Juridikoa eta Ofiziozko Txanda bideratzeko zerbitzuen bitartez egiten duten lana defendatu eta gizarteratzen da.

Bozgorailu sozial baten moduan jokatzea helburu hartuta, eta zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoa esaten zaion estatu batean Doako Justiziak duen garrantziaz ohartarazteko, Espainiako Abokatuen Kontseilu Orokorrak uztailaren 12a ezarri zuen,Ofiziozko Txandako eta Doako Justiziako abokatuen eginkizuna aitortzeko eta erreibindikatzeko eguna izan zedin.

Abokatuen elkargoetan egingo diren ekitaldien artean, azpimarratzekoak dira honako hauek: Doako Justiziaren bandera igotzeak, ateak zabaltzeko egunak, Ofiziozko Txandaren defentsagatik emango diren sariak, Doako Justiziari buruzko monologoak, futbol partidak, ibilaldiak eta lasterketak, irrati-programak elkargoetan, grafiti-lehiaketak, haurrentzako tailerrak…Aurreko urteetan egin den bezala, Doako Justiziaren eta Ofiziozko Txandaren kale-izendegia zabaltzeko proposamenak ere egingo dira; izan ere, Espainiako 30 udalerritik gora dira jada Ofiziozko Txandari kale, plaza edo lorategiren bat eskaini diotenak.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*