Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Abokatuen Elkargoek neurriak hartu dituzte Covid-19 alerta egoeraren aurrean

2020(e)ko martxoaren 18a

Abokatuen Elkargoek neurriak hartu dituzte Covid-19 alerta egoeraren aurrean

Covid-19 koronabirusaren hedapena geldiarazteko Gobernuak eta Autonomia Erkidegoek onartutako premiazko neurriek abokatuen auzitegietako, epaitegietako eta espetxeetako jardunean eragina izaten ari da.

Elkargo gehienek bertan behera utzi dituzte jardunaldiak, batzarrak, egoitzetan irakasten diren graduondoko programak edo bestelako jardunaldi jendetsuak.

Bizkaiko Abokatuen Elkargoari dagokionez, elkargoaren egoitza itxita dago, lehen solairuko bulegoa ezik; azken hau, gestioak egiteko. Elkargoak Bizkaiko Justizia Jauregietan dituen egoitzei dagokienez, momentuz irekita jarraituko dute.

Arabako Espetxean mugatu egin dira abokatuen bisitak eta presoekin komunikazioak lokutorioen bitartez bakarrik egin daitezke.

Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak Duque de Mandas kalean dituen bulegoak itxi ditu eta elkargokideei zein erabiltzaileei orokorrean komunikazioak posta elektroniko, telefono edo posta arrunt bidez egiteko eskatu die.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*