Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Abokatuek herritarrei ordaindu beharreko tasa judizialak kentzeko eskatu dute Legearen bigarren urteurrenean

2014(e)ko azaroaren 21a

Bi urte bete dira Tasa Judizialen 10/2012 Legea Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu zenetik, eta beste behin,  abokatuek “Tasa Judizialak berehala kentzeko” eskatu dute, “aberatsentzako eta pobreentzako justizia ezberdin bi onetsi dituelako, eta herritar askori justiziara sarbidea eragotzi dielako”.

Bi urte hauetan zehar, Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusia elkarte juridikoek egindako protesten buru izan da, eta tasa judizialak kendu behar direla aldarrikatu du konstituzioaren aurkakoak, injustuak eta neurrigabekoak  direla argudiatuz.

Abokatuek esandakoaren arabera, Tasa Legea BOEn argitaratu zenetik bi urte bete diren honetan, iragarpenik txarrenak bete dira.  Legearen ondorioz, Justizia eskuratzeko harresi injustu bat eraiki da eta Zuzenbide Estatua pitzatu da.  Gainera, epaile eta magistratuei milaka injustizia eta kexa ezagutzea eragotzi zaie. 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*