Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Abokatuek enpresak sortzeko eskaera berriak telematikoki izapidetzeko aukera izango dute

2014(e)ko apirilaren 30a

Abokatuen Kontseilu Nagusiaren eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren artean sinatutako akordioaren ondorioz, abokatuek Enpresa Sorrera eta Informazio Zentroetako sistemaren baitan dagoen Ekintzaileen Arretarako Gunera sarbidea izango dute, euren bulegoetatik.

EAGk informazio gune birtualak dira; horien bidez, euren bezeroak ordezkatuz,  enpresak sortzeko eskaera berriak telematikoki izapidetzeko aukera izango dute abokatuek. 

Abokatuen Kontseilu Nagusia, abokatuen elkargoen bitartez,  profesionalen bulegoetan Ekintzaileen Arretarako Guneen ezarpena bultzatzen ari da.  Horretarako, elkargoek hitzarmenarekin bat egin beharko dute.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*