Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Abokatuek Adierazpen Askatasunaren aldeko Giza Eskubideak XXIII. Sariak deitu dituzte

2021(e)ko irailaren 22a

Giza Eskubideen XXIII. Sariak

Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiak, Espainiako Abokatuen Fundazioaren bitartez, Giza Eskubideen XXIII. Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea ireki du. Aurten, adierazpen askatasunaren arloko sariak emango dituzte, hurrengo kategorietan: Norbanakoa,  Erakundea eta Komunikazioa.

Sarien bitartez legez kanpoko esku-hartzerik gabe ideiak adierazteko eta informazioa zabaltzeko, bilatzeko, jasotzeko eta partekatzeko eskubidearen defentsan bereziki nabarmendu direnen lana aitortuko da.  Horrez gain, edonolako hedabideren bitartez literatura, artea, zientzia eta teknika ekoizteko eta sortzeko askatasuna eta katedra-askatasuna ere sarituko dira. Adierazpen askatasuna Konstituzioan eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jasota dagoen oinarrizko eskubidea da.

Ekimen horren bitartez, pertsonek, erakundeek, enpresek, hedabideek zein komunikazio arloko  profesionalek zentsuraren edo errepresalien beldurrik gabe kontzientziak piztu,  jarrerak aldatzen lagundu eta adierazpen askatasun  eskubidea gauzatzeko bidean laguntzen duten egin dituzten ekintzen edo ekimenen bidezko borroka aintzatetsi nahi da.

Hautagaitza aurkeztu dezakete Zuzenbidearen edo Abokatutzaren munduarekin eta erakunde edo enpresa publiko eta pribatuekin zerikusia duten pertsona edo erakunde guztiek. Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 15ean amaituko da, eta Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiaren ekitaldi batean emango dira sariak.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*