Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Abokatuak haserre MLEBk bederatzi abokatu elkargori, Bizkaikoa barne, prezioak adosteagatik ezarritako zehapen-espedientea dela eta

2018(e)ko martxoaren 15a

Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiak haserre dagoela adierazi du, Merkatuen eta Lehiaren Estatuko Batzordeak (MLEB) probintzia ezberdinetako bederatzi Abokatu Elkargori ezarritako 1.455 milioi euroko isuna dela eta. Abokatuen Elkargoei –Bizkaikoa barne- ustez “2011an Bankia burtsara ateratzeak eragin zituen kaltetuen auzietan prezioak ezartzeko irizpideak emateagatik” ezarri die zigorra.

Espainiako Abokatuen Kontseiluak ukatu egin du, prentsa-ohar bidez, Profesionalen Elkargoek prezioak ezartzeko irizpiderik zuzenean zein zeharka eman izana, eta espainiako abokatuen prezioak libreki ezartzen direla eta hori jakina eta nabarmena dela azpimarratu du.

MLEBk irekitako espedientearen abiapuntua Bankiak aurkeztutako salaketa da. Bankuak, hainbat epaiketa galdu ostean, epaiketetako kostuak ordaindu behar izan ditu; alegia, abokatu, prokuradore eta kontsumitzaileen perituen ordainsariak. Izan ere, epaitegietara  jotzea zen, 2011.urtean burtsara atera ostean egindako inbertsioa berreskuratzeko kontsumitzaileek zuten modu bakarra.

MLEBren ebazpena ez da behin betikoa eta zigortuak izan diren bederatzi Elkargoek iragarritakoaren arabera, errekurtsoa jarriko dute Auzitegi Nazionaleko administrazioarekiko auzien arloko epaitegian, Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiak lagunduta. Errekurtsoa aurkeztuko duten elkargoen artean Bizkaiko Abokatuen Elkargoa dago.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*