Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Abokatu izateko lehenengo azterketa datorren uztailaren 4an izango da

2020(e)ko maiatzaren 07a

Abokatu izateko lehenengo azterketa datorren uztailaren 4an izango da

Abokatu izateko azterketa, 2020ko lehen deialdiari dagokiona, datorren uztailaren 4an izango da eta online egingo da, datozen egunetan Justizia Ministerioak eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (UHUN-UNED) sinatuko duten akordioari esker; azken horrek beharrezko plataforma eta euskarri teknologikoak jarriko ditu.

Era horretara, koronabirusa dela eta- atzeratu zen martxoaren 28ko deialdian parte hartuko zuten 6.780 hautagaiek lanean hasi ahal izateko azterketa- eskaerari erantzungo zaio.

Azterketa estatu guztian batera egingo da.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*