Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Abokatu europearrek deontologia profesionala adosteko konpromisoa hartu dute Valentzian

2009(e)ko urriaren 07a

Europar Batasun osoko abokatuek, beren elkargoen, kontseiluen eta bestelako ordezkaritza profesionalen bitartez, gaur egungo kode deontologikoak adosteko beren herrietan lan egiteko konpromisoa hartu dute, "abokatutzaren etika bateratua" ezartzeko helburuarekin, horrela adierazi du Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak prentsa-ohar baten bitartez.

Konpromiso hori hartzea izan zen Abokatuen Elkargoen Europako Federazioak Valentziako Abokatuen Elkargoan egun hauetan egindako bileraren ondorio nagusia, eta 21 herrialdetako 525.000 letratuk osatutako taldearen ordezkarien ahobatezko aldeko botoa izan zuen.

Valentziako abokatutzaren dekanoak Francisco Real-ek, adierazi zuenez, "abokatu europearrok urrats handia eman dugu Valentzian, Europar Batasuneko herrialdeetan beharrezkoak diren arauak bultzatzeko erabakia aho batez hartzean, abokatutzaren kode deontologikoa adostu ahal izateko. Herritar europearrak gero eta mugikortasun handiagoa du, eta, ondorioz, berme berberak izan behar ditu, laguntza juridikoari dagokionez, bai Espainian bai Frantzian bai Alemanian, bere interesen bidezko defentsa egokia izan dadin".

Valentziako abokatutza europarraren bileran adostutako beste ondorio garrantzitsu bat izan zen bitartekotzaren gaineko ebazpen bateratu bat lantzea. Ebazpen horren bitartez Abokatuen Elkargoen Europako Federazioko kide guztiek auzi judizialaren ordezkoa izango litzatekeen beste aukera hau beren herrietan bultzatzeko eta prozesu hauetan abokatuaren eginkizun garrantzitsua defenditzeko konpromisoa hartu dute.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*