Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Abokatu eta prokuradoreek informazio eskaerak posta elektronikoz egin ditzakete EAEko beste bost barrutitan

2012(e)ko maiatzaren 09a

2012ko maiatzaren 9tik aurrera, Euskadiko Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoen kideek informazio eskaerak posta elektronikoz egin ditzakete Bulego Judiziala ezarrita dagoen barrutietako egoitza judizialetan, eta horretarako gaitu diren eskabide-orriak erabili beharko dira.

2011ko uztailean Amurrion, Azpeitian, Eibarren, Getxon eta Irunen eskaerak egiteko aukera zegoen. Orain talde horri Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika eta Tolosa gehitu zaizkio.

Zerbitzu hau  hurrengo posta elektroniko helbideak erabiliz dago erabilgarri:

Araba / Álava

Amurrio: info-justizia-amurrio@aju.ej-gv.es

Bizkaia

Getxo: info-justizia-getxo@aju.ej-gv.es

Gernika: info-justizia-gernika-lumo@aju.ej-gv.es

Durango: info-justizia-durango@aju.ej-gv.es

Balmaseda: info-justizia-balmaseda@aju.ej-gv.es

Gipuzkoa

Irún: info-justizia-irun@aju.ej-gv.es

Tolosa: info-justizia-tolosa@aju.ej-gv.es

Eibar: info-justizia-eibar@aju.ej-gv.es

Bergara: info-justizia-bergara@aju.ej-gv.es

Azpeitia: info-justizia-azpeitia@aju.ej-gv.es

Eskabide-orriak hurrengo loturan eskuratu daitezke:

Informazio partikularraren eskaera

Informazioa denbora errealean online jaso daiteke JustiziaSip aplikazioaren bitartez. Aplikazio hau Profesionalen Extranetean dago.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*