Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Abokatu eta prokuradore izateko sarrera-proba test erakoa izango da eta datozen egunotan lehen deialdiko data argitaratuko da

2014(e)ko martxoaren 10a

Justiziak, abokatu eta prokuradore izateko azterketako irizpideak ezartzen dituen Errege Dekretu berria onartu du.  Errege Dekretuak 34/2006 Legearen Erregelamendua, urriaren 30ekoa, aldatu du. Horren arabera, unibertsitatekoa baino kualifikazio profesional altuagoa behar da abokatu edo prokuradore izateko.

Hortaz, gaitasun profesionala bermatzeko, master bat gainditu behar da; master horren baitan, praktikak egin eta azterketa bat gainditu behar dira.

Azken azterketa

Gainera, 775/2011 Errege Dekretuaren arabera, lanbide bietan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko proba bat gainditu behar da; proba horrek bi atal ditu: alde batetik, galdera sorta bat erantzun behar da, eta bestetik, kasu praktiko bat ebatzi behar da.

Gobernuak onartutako Errege Dekretuak 2011koa aldatu du, eta horren arabera, probak bi atal izango ditu: test erako galdera teorikoak batetik, eta proba praktikoa, bestetik. Azken horretan, kasu praktiko bat ebatzi beharko dute abokatu eta prokuradore izateko hautagaiek. 

Masterrean eta azken azterketan lortutako kalifikazioen batez bestekoa ere aldatu da. Hortaz, sarrera-probako notak %70 eta masterreko notak %30 balioko dute (lehen, proba teoriko-praktikoak %20 balio zuen).

Lehen deialdiaren data hurrengo egunetan argitaratuko da. Edonola ere, azterketaren deialdia, data argitaratu eta gutxienez hiru hilabetera izan beharko da.

  • 150/2014 Errege Dekretua, martxoaren 7koa, Abokatu eta Prokuradore izateko azken proba mota ezartzen duena.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*