Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna

2010(e)ko uztailaren 30a

Historia apur bat: lehenengo Euskararen Eguna 1949ko abenduaren 3an ospatu zen lehenengo aldiz Eusko Ikaskuntza erakundeak bultzatuta. Garai hartako Espainiako egoera politikoak eraginda, Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan eta Ameriketako hainbat lekutan egin zen. 1995an, Euskal Herritik kanpora bizi diren euskaldunek egindako Lehen Mundu Biltzarrean eskatutakoa bere eginez, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkar hartu eta Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten. Geroztik, urtero-urtero, Xabierko Frantzisko deuna, santu euskaldunaren egunez, ospatu izan da Euskararen Nazioarteko Eguna.

Besterik gabe, animatzen zaituztegu egun horretan egingo diren ekintzekin bat egitera eta euskarak merezi duen ospakizunari lotzera.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*