Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

45 urtetik beherako abokatuen artean emakumeak dira nagusi

2020(e)ko martxoaren 04a

45 urtetik beherako abokatuen artean emakumeak dira nagusi

Abokatuen Estatistika Sistemaren txostenean jasotako lehen datuen arabera, abokatuen arteko parekidetasuna lortzea denbora kontua da, izan ere, 45 urtetik beherako abokatuen artean emakume kopurua gizonena baino handiagoa da (%54 eta %46, hurrenez hurren).

Abokatuen errolda orokorrean oraindik gizon kopurua handiagoa bada ere, populazioaren piramideari begiratuz gero, gazteen artean emakume gehiago dago. Kopuru orokorrari begiratuz gero abokatuen %56 gizonezkoak dira eta emakumeak %44, baina urteek aurrera egiten duten heinean joera irauli egingo da eta emakume kopurua gizonena baino handiagoa izango da, adierazi du Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiak.

2020 martxoaren 1ean 149.779 abokatu kolegiatu zeuden eta horietatik 65.792 emakumeak eta 83.987 gizonezkoak ziren, hau da, %43,92 eta %53,08 hurrenez hurren. Datu horiek 2019ko ekaineko datuen oso antzerakoak dira (orduan %43,99 eta %56,01 ziren).

2 Iruzkinak

Webmaster de JustiziaEus2020/03/06
Hola Iñaki, los términos abogada y letrada son sinónimos (lo mismo que abogado y letrado). Un saludo
Iñaki2020/03/06
¿Cuál es exactamente la diferencia entre letradas y abogadas? ¿Es la misma que existe entre letrados y abogados? Titular mejorable, en el mejor de los casos.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*