Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

2016an espainiako epaitegi eta auzitegietan "zero paper helburua" beteko dela esan du Catalak

2015(e)ko martxoaren 09a

Rafael Catala ministroak, Justizia Administrazioan teknologia berrien ezarpenaren bitartez Justizia irekia, digitala eta eraberritzailea sustatzeko konpromisoa berretsi du.

Horren harira, Ministroen Kontseiluak onartutako Prozedura Zibileko Legearen erreformaren neurriei esker, espainiako epaitegi eta auzitegietan “zero paper helburua”  beteko dela adierazi du. Ildo beretik, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, Justiziako langileek eta organo judizialek idazkiak eta dokumentuak aurkezteko zein prozesuko komunikazio-egintzetarako, bide telematikoa erabili beharko dutela gogorarazi du.

Justizia Administrazioa irekia, oinarrizko zerbitzu publikoa, gertukoa eta erabilerraza erdiesteko “garapen teknologikoaren  bidean aurrera egin behar dela” adierazi du, eta prozesu hori atzeraezina dela gaineratu du.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*