Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

2016 eta 2018 urteen artean bikotekideak edo bikotekide-ohiak eraildako hamar emakumetik hiruk salaketa jarrita zuten

2019(e)ko irailaren 26a

2016 eta 2018 urteen artean bikotekideak edo bikotekide-ohiak eraildako hamar emakumetik hiruk salaketa jarrita zuten

2016, 2017 eta 2018 urteetan 151 emakume hil ziren bikotekide edo bikotekide-ohien eskuetan.  Hildako guztien artean 46ek (kopuru osoaren %30,5) erasotzailearen aurkako salaketa jarrita zuten.

Datu horiek aintzat hartuta, Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiak kezka adierazi du, azken hamar urteetako datuekin alderatuz gero, aurretik salaketa jarrita zuten eraildako emakumeen kopuruak 3 puntu egin duelako gora.

Behatokiak azpimarratu duenaren arabera biktimaren isiltasuna “tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen arrisku-faktoreetako bat” da, eta oso garrantzitsua da biktimei hori ulertaraztea, baina gizarte osoari ere salaketa jartzeko deia egin behar zaio. Indarkeria matxistaren biktimak izututa bizi dira, eta ondorioen beldur direnez, ez dute salaketarik jartzen. Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren baitan, egoera horri “izuaren agertokia” deitu zaio. Alegia, tratu txarrak etengabe jasaterakoan, kalte fisikoek eta psikologikoek biktimaren oinazea handitzen dute.   Halere, Behatokiak adierazitakoaren arabera, salaketa ezinbestekoa da administrazioek laguntzak emateko, babes-neurriak ezartzeko eta erasotzailea zigortzeko ezinbestekoa den ikerketa bideratzeko.

Hortaz, Behatokiak gizarteari parte hartzeko deia luzatu dio, biktimen senideen edo hirugarrenen laguntza erabakigarria izan daitekeelako.   Arlo horri dagokionez ere, datuak kezkagarriak dira: Biktimaren ingurukoek salaketa guztien %5 eta %7 aurkeztu zuten.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*