Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

2009ko lehen seihilekoan genero-indarkeriaz burututako giza hilketen balantzea egin du Berdintasun Ministerioak

2010(e)ko uztailaren 09a

Indarkeria matxista dela-eta 2009ko lehen hiruhilekoan erregistratutako salaketen balantzea eta urteko lehen seihilekoan erregistratutako giza hilketen kopuruaren balantzea aurkeztu du Miguel Lorentek, genero-indarkeriaren kontra Gobernuaren ordezkari denak, Berdintasun Ministerioko egoitzan.

Aurkezpenean Lorentek gogoratu duenez, 2009ko lehen sei hiletan 26 emakume hil dira euren bikotekideen edo bikotekide ohien indarkeriapean. Iaz denboraldi berean erregistratutako 32 biktimen aldean, gutxiago.

2009ko lehen hiruhilekoari erreparaturik genero-indarkeria dela-eta egindako salaketen gaineko azken datuek erakusten dute joera 2007ko hasieratik hilez hil erregistratu denaren antzekoa dela. Horrenbestez, bada, ekitaldiaren lehen hiru hiletan 33.656 salaketa aurkeztu ziren; alegia, egunean batez beste 376.

Denboraldi honetan jasotako salaketetatik %55 Espainiako emakumeenak dira eta gainerako %45ak atzerriko emakumeenak; gorakada nabaria ageri dute. Hamar mila salaketako multzoan giza hilketek duten tasari dagokionean, jaitsi egin da kopurua, 2008ko %5,2tik urteko lehen hiruhilekoari dagokion %4,1era, eta horrek bistan uzten du zer garrantzia duten prebentzioak eta salaketari emandako babesak.

Giza hilketei dagokienean, urteko lehen seihilekoan, 26 emakume hil dira bikotekideen edo bikotekide ohien eskutan: 2008ko lehen seihilekoan baino 6 kasu gutxiago dira horiek, eta, 2003tik, denboraldi horretan erregistratutako hilketa-kopururik txikiena. Hildako 26 emakumetatik 10ek salaketa jarria zuten. Halaber, babes-aginduak ere ugaritu egin dira, eta horrek esan nahi du, Gobernuko ordezkariaren iritzian, orain hobeto sumatzen dela hasierako arriskua.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*