Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

2009 urtean 55 emakume hil dira genero-indarkeriaren eraginez, 2008an baino 21 gutxiago

2010(e)ko uztailaren 30a

Berdintasun Ministerioak genero-indarkeriari buruzko 2009ko datuen balantzea egin du.

Berdintasun Ministroa den Bibiana Aídok eta Genero-Indarkeriarako Gobernuaren ordezkaria den Miguel Lorentek Berdintasun Ministerioaren egoitzan genero-indarkeriari buruzko 2009ko hilketen eta salaketen balantzea aurkeztu dute.

Aurkezpenean Berdintasun ministroak nabarmendu du "2009an hilketen kopurua estatistika-datuak jaso direnetik (2003tik) baxuena izateraino jaitsi bada ere, iaz beren bikotekideen edo bikotekide ohien eskuetan hildako 55 emakume horiek errealitateari begirarazten digutela eta errealitate latz horren aurka atsedenik gabe lan egiten jarraitu behar dugula, eskura ditugun baliabide guztiak erabilita".

Datuen azterketa hiru atal nagusitan egituratu da: hilketak, salaketak eta baliabideen eta neurrien erabilpena.

Hilketak

Hilketei dagokienez, 2008an beren bikotekide edo bikotekideek 76 emakume hil zituzten eta aurreko urtean, ordea, genero-indarkeriak 55 hilketa eragin zituen, horrek kopuru hori %27,6 jeitsi dela erakusten digu.

Salaketak

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak 2009ko lehen sei hilabetekoaren datuak argitaratu ditu, eta datu horien arabera, denbora tarte horretan genero-indarkeriagatik 68.639 salaketa egin ziren, batez beste eguneko 380.

Urruntzeko neurriak kontrolatzeko erabiltzen diren GPSak

Tratu txarrak eragin dituztenak kontrolatzeko ebazpen judizialak aginduta, arrisku handian dauden emakumeei GPSak jartzeari dagokionez, estatistikek diote gero eta gehiago erabiltzen direla, baliabide hori gero eta ezagunagoa baita eta bestelako neurriekin batera baitator. Neurri hori ezarri zenetik bost hilabete igaro diren honetan (2009ko abuztutik abendura) 167 GPS jarri dira, Aragoin, Murtzian eta Errioxan izan ezik beste Autonomia Erkidego guztietan erabili dira.

Telebabesa

Arrisku moderatua duten emakumeen babesari dagokionez, 2009an, 2008arekin alderatuta %11,6 igo da erabili diren terminal aktiboen kopurua; 2008aren bukaeran 12.274 ziren eta iazko abenduan 13.696.

016ra egindako deiak

Biktimak hartatzeko doako telefonora, 016ra, egindako dei kopuruari dagokionez, datuen arabera 2009an 68.541 dei egin ziren eta 2007-2009 denbora tartean telefono horretan jasotakoak 159.207 izan ziren.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*