Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

2003ko urtarrila eta 2019ko apirila bitartean indarkeria matxistaren ondorioz hildako 1.000 biktimei buruzko ikerketa estatistikoa argitaratu du Behatokiak

2020(e)ko ekainaren 18a

2003ko urtarrila eta 2019ko apirila bitartean indarkeria matxistaren ondorioz hildako 1.000 biktimei buruzko ikerketa estatistikoa argitaratu du Behatokiak

Etxeko eta Genero indarkeriaren aurkako Behatokiak estatistika-txostena argitaratu du; bertan, bikotekide edo bikotekide ohien eskuetan hildako emakumeen kopurua zenbatzen hasi zirenetik -2003ko urtarriletik-, 1000. biktima zenbatu zenera arte - 2019ko apirilaren 20ra arte- gertatutako hilketa matxistak ikertu dira.

Datuen arabera, 16 urte eta lau hilabeteko denbora tarte honetan, batez beste, aste eta erdiko epean hilketa bat egon da eta urteko, berriz, 61,3 hilketa egon dira. 38 kasutan biktimen gertuko 44 pertsona erail zituzten eta horietatik 23 adingabeak ziren.

Txostena espediente judizialetan jasotako datu objektiboak erabiliz osatu da eta 1.000 hilketa horiei buruzko ikuspegi orokorra ematen du hainbat ezaugarri erabilita, besteak beste  biktimaren eta erasotzailearen adina, bien arteko harremana, seme-alabak zituzten ala ez, nazionalitatea eta hilketa gertatu zen lekua. Informazio guzti horrekin eta biktima zein biktimarioen profilak eratu ostean, zalantza gabe azpimarratu daiteke nazionalitatea, maila ekonomikoa, talde etnikoa, adina edo ikasketa mailaz haratago, indarkeria matxistak esparru guztietako eta jatorri guztietako norbanakoei eragiten diela.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*