Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Valladoliden egiten ari dira Abokatuen XII. Batzar Nazionala

2019(e)ko maiatzaren 09a

 Valladoliden egiten ari dira Abokatuen XII. Batzar Nazionala

2.500 pertsonatik gora egon dira Valladoliden maiatzaren 8tik 11ra egingo den Abokatuen XII. Batzarraren irekiera ekitaldian. 

Inaugurazioan, Justizia Ministro Dolores Delgadok esparru guztietan genero berdintasun printzipioa ezartzeko eskatu die profesionalei, eta besteak beste, emakume abokatuei ardura postuetan egotea eragozten dien kristalezko sabaia eraisteko. 

Horrez gain,  lanbideak herritarren eskubide eta askatasunaren defentsan duen garrantzia azpimarratu du, eta Ministerioak operadore juridiko guztiekin Justizia hobetzeko lanean jarraituko duela adierazi du Delgado ministroak.

Bestalde, Abokatuen Kontseilu Nagusiaren presidente Victoria Ortegak “legeak egiteko eta guregan eragina duten arlo guztietan” abokatuen parte-hartzea kontutan hartu behar dela aldarrikatu du. 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*